FORJA

* Altzairua 800 eta 1000 ÂșC berotzen denean erraz deformatzen den material bihurtzen da, eta, buztina bezala, presiopean jarriz edo kolpeak emanez forma eman dakioke.

* Konformazio-teknika honi forja esaten zaio.

* Forja eskuzko metodoa izan ohi da.

* Gaur egun eskuzko forja artisaulanak egiteko baino ez da erabiltzen.

* Makinen bidezko forja, berriz, industrian sarritan erabiltzen den teknika da.

* Industrian, forja normalean prentsa hidraulikoaren bidez egiten da.

* Makina hauek materialari sekulako indarra eragiteko diseinatuta daude.

* Materiala ez da gainazal lau batzuekin forjatzen, baizik eta, bi erdi-moldeen artean, horrela forma ematen zaio.

Prozedura hau erabiliz diametro oso handiko ardatzak, garabietarako kakoak, motorren bielak, erremintak (giltza finkoa, giltza ingelesak, aliketak...), tren-gurpilak, makinen ardatzak, eta abar egiten dira.





iruzkinik ez:

Blogger zerbitzuak eskainia.