HAUTSEN TEKNOLOGIA - SINTERIZAZIOA


SINTERIZAZIOA


Hauts-metalurgiaren erabilpena antzinatean:

* Burdinazko erremintak (Egipto)

* Burdinazko zutabea Delhi-n (Indian)

* Kalitate handiko ezpatak (Arabian)

* Metal preziatuz egindako piezak (Peruko ketxuarrek)

* Platino-lingoteak (Britainia Haundian)

* Kobrezko txanponak (Alemanian)


Ezagunenetakoak ondoko materialak ditugu: 

* erreminta-altzairuak

* altzairu herdoilgaitzak

* aleazio ferromagnetikoak

* aleazio erregogorrak

* kobrea eta berauen aleazioak

* aluminio- eta titanio-aleazioak



Gasezko hausketaren bidez lortutako hauts metalikoak dira. 


PROZESUA:

  1. burdin hautsa grafitoarekin eta labaingarri batekin (zink estearatoarekin adibidez) nahastu egiten da.

  2. Ondoren prentsa hidrauliko edo mekanikoaren bidez trinkotu egiten da. Pieza edo pastila bat lortu arte. Pieza hauen dentsitatea 6 eta 7 g/cm 3 bitartekoa izaten da, maila hori eskuz desegin gabe maneiatzeko nahikoa izanik.

  3. Pieza labera sartzen da eta tenperatura altuak erabiliz, lehenbizi labaingarria erre egiten da eta ondoren, hautsak elkartu egiten dira hutsune-kopurua murriztuz, eta beraz, dentsitatea handiagotuz.

  4. sinterizazioan, labe batzuetara sartzen dira, konpaktatu egiten da propietate obegoak lortutzeko. (pieza gogorrago)

  5. Pieza kalibratu egiten da.

  6. Tratamendu termikoen bidez berriz ere materialen propietateak hobetzen dira eta termokimikoen bitartez babes bat eman materialari.



ABANTAILAK:
- Hondakin gutxi.
- Tolerantzia edo perdoi dimentsional txikiak. (0,13 mm).
- Metal batzuk beste metodo batzuen bitartez lantzea zaila da.
DASABANTAILAK:
- Erraminta eta ekipamendu garestiak.
- Hauts metalikoen kostu handia.
- Hautsen biltegiratze eta erabilera zaila.
- Forma konkretu batzuk baino ezin dira lortu.


iruzkinik ez:

Blogger zerbitzuak eskainia.