Txirbil harroketa eta urraduraren arteko diferentziak
TXIRBIL HARROKETA | URRADURA |
Ez da amaierako eragiketa izaten beti. Batzuetan, txirbil harroketaren ondoren, piezei urradura egin behar zaie. | Amaierako eragiketa da beti. Hau da, prozesu honen ondoren, ez zaio beste eragiketarik egiten piezari. |
Txirbil harroketa egiten da, aurretik urradura egin gabe. | Urradura ezin da egin, aurretik ez bada txirbil harroketarik egin. |
Txirbil harroketaren ondoren urradura egin daiteke (edo ez, piezak eduki behar duen neurri doitasun eta gainazal akaberaren arabera erabakitzen da hori). | Urraduraren ondoren ezin da egin txirbil harroketako eragiketarik. |
Neurri doitasuna oso ona da. | Neurri doitasuna bikaina da, Txirbil Harroketan baino hobea. |
Gainazal akabera oso ona da. | Gainazal akabera bikaina da, Txirbil Harroketan baino hobea. |
Erabiltzen diren erremintak, ertz zorrotzak dituztenak dira, widiazkoak edo altzairu lasterrekoak (F5000). | Erabiltzen diren erremintak, harri urratzaile zilindrikoak dira, zeramikozkoak. |
Forma emateko piezari kentzen zaion geruza, handiagoa da urraduran baino, >1 mm normalean. | Forma emateko piezari kentzen zaion geruza, oso fina da, txirbil harroketan baino nabarmen txikiagoa, <0,1 mm baino. |
Sortzen den txirbila, sendoa da. | Sortzen den txirbila, hauts erakoa da. |
Prozesu asko dira txirbil harroketaren barruan kokatzen direnak: torneaketa, fresaketa, zulaketa, abeilanaketa, hariztaketa, mandrinaketa, brotxaketa, zerraketa, karraskaketa... | Batez ere, artezketa da prozesu nagusia, honen barnean bi mota daudelarik: artezketa orokorra (torneaketa egin ondorengo pieza zilindrikoak amaitzeko) eta artezketa tangentziala (fresaketa egin ondorengo pieza poligonalak amaitzeko). |
iruzkinik ez: